Poligono erregular

Zirkunferentzia batean inskribatutako pentagono erregularra:
  • C = zirkunferentzia zirkunskribatuaren zentroa
  • V = poligonoaren erpin bat
  • L = poligonoaren alde bat
  • d = poligonoaren diagonal bat
  • r = zirkunferentzia zirkunskribatuaren erradioa
  • a = poligonoaren apotema

Geometrian, poligono bat erregularra da, aldeberdina (alde guztiak luzera berekoak dira) eta angeluberdina (angelu guztiak neurri berekoak dira) bada.

Poligono erregularrak bi motatakoak izan daitezke: ganbilak eta ahurrak (izar itxurakoak azken horiek, izar-poligono izenekoak).

Hiru eta lau aldeko poligono erregularrak triangelu aldeberdina eta karratua dira, hurrenez hurren; alde gehiagoko poligono erregularrak izendatzeko, erregular terminoa gehitzen da (pentagono erregularra, hexagono erregularra...).


Poligono erregular

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne