Pomerania | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | eskualde historiko |
Azalera | 38.401 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°17′40″N 18°09′11″E / 54.29443°N 18.15312°E |
Ur-gorputza | Itsaso Baltikoa |
Pomerania[1] (polonieraz: Pomorze; alemanez: Pommern; kaxubieraz: Pòmòrze edo Pòmòrskô; latinez: Pomerania edo Pomorania) Iparraldeko Europako eskualde historikoa da, Baltikoko itsasertzean hedatzen dena, Oder eta Vistula ibaien artean. Politikoki Pomeraniatzat hartzen da Oder ibaiaren mendebaldeko lurraldea ere, Suedia eta Alemaniaraino heltzen dena. Lurralde laua da, ibai txiki eta aintzirez betea, emankorra. Szczecin da hiri nagusia.