Pop musika XX. mendeko 50. hamarkadan AEB eta Erresuma Batuan sortutako musika mota da. Publiko zabalarentzako egina, komertziala eta itsaskorra da. Rocka baino leunagoa, melodiatsua eta errepikakorra da, eta hitzak normalean gai sinpleez mintzo dira, maitasunari buruz askotan.
Izena ingelesezko popular music hitzetik datorkio, hau da, herri musika, kultura musikal baxuko jendearen musikatzat hartua zena. Hala ere denborarekin esanahi negatibo hori galdu egin da.