Positroi-igorpenaren bidezko tomografia

Positroi-igorpenaren bidezko tomografia
Deskribapena
MotaTomografia
Identifikatzaileak
MedlinePlus003827
eMedicine003827
MeSHD049268
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Positroi-igorpenaren bidezko tomografiaingelesez: Positron emission tomography, PET—, gaixotasunen diagnostikorako erabiltzen den irudien bidezko teknika medikoa da, medikuntza nuklearraren familiakoa hain zuzen. Teknologia honek gorputzaren fisiologiari eta funtzionamenduari buruzko informazioa eskaintzen dio medikoari, hau da, ehun eta organoen funtzioei buruzko informazioa ematen duen teknologia da. Aldiz, Ordenagailu bidezko Tomografia Axialak eta X izpiak ez dute informazio fisiologikorik eskaintzen, informazio anatomikoa baizik.

Diagnostikorako erabiltzen diren irudiak lortzeko, alde batetik pazientea eskaneatuko duen makina behar da, eta bestetik, gorputzean sartu beharreko konposatu kimiko erradiatzaileak.

Erradiofarmakoak erradioisotopoak dituzten botikak dira, beste era batera esanda, positroiak emititzen dituzten isotopoez eta molekula biologikoz osaturiko farmakoak dira. Konposatu kimiko hauek bai ahotik, bai zainetatik eta baita barrunbe anatomikoetatik gorputzera barneratu daitezke.

Isotopo erradioaktiboak atomoen nukleoan aldaketak jasaten dituzten atomoak dira, era honetan ezegonkor bilakatuz. Ondorioz, isotopoek positroiak igortzen dituzte egoera egonkorrago batera heltzeko asmoz. Positroia elektroiaren antipartikula da, eta horregatik, karga positiboa dauka.[1]

  1. 1. America, R. S. (s.f.). RadiologyInfo.org. Obtenido de www.radiologyinfo.org/en/info.cfm?pg=pet

Positroi-igorpenaren bidezko tomografia

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne