Pribatizazio

Telefónica enpresaren egoitza Madrilen. Enpresa 1945ean nazionalizatu zuten, Francisco Franco estatuburu zenean. Erabateko pribatizazioa bi akzio-eskaintza publikoren bidez egin zen 1995ean eta 1999an.

Pribatizazioa ekonomian gauzatzen den mekanismo bat da. Horren bidez, gobernuak industria edo jarduera bat eremu publikoaren parte izateri uzten dio, eta Estatutik enpresa edo erakunde pribatuetara transferitzen edo eskualdatzen ditu.

Pribatizazioak Estatuak ekonomian duen parte-hartzea murrizten duenez, politika kapitalistekin identifikatzen da. Tresna hori nazionalizazioaren aurkakoa da.

Pribatizazioa modu ezberdinetan gerta daiteke. Metodo ohikoenak hurrengoak dira: akzioen eskaintza publikoa, akzioen salmenta pribatua, inbertsio pribatu berria Estatuko Enpresetan (EE), gobernuaren edo Estatuko Enpresen (EE) ondasunen salmentak, zatika berrantolatzea (edo zatiketa), kudeatzaileek edo enplegatuek akzioak erostea, eta alokairu- eta gerentzia-kontratuak.

Aipatutako Estatu Enpresen edo gobernuaren aktiboen kontrol pribatura transferitzeko metodoez gain, badira  beste neurri batzuk batzuetan pribatizaziotzat har daitezkeenak edo prozesu horrekin erlazionatuta daudenak.


Pribatizazio

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne