Behaketa data Garaia J2000.0 Ekinokzioa | |
---|---|
Konstelazioa | Canis Minor |
Igoera zuzena | 07h 39m 18.11950s |
Deklinazioa | +05° 13′ 29.9552″ |
Itxurazko magnitudea (V) | 0.34 |
Ezaugarriak | |
Mota espektrala | F5 IV–V |
U−B kolore indizea | -0.01 |
B−V kolore indizea | 0.40/0.0 |
Astrometria | |
Abiadura erradiala (Rv) | -3.2 km/s |
Berezko mugimendua (μ) | IZ: −714.590 mas/u Dec.: −1036.80 mas/u |
Paralajea (π) | 284.56 ± 1.26 mas |
Distantzia | 11,46 ± 0,05 au (3,51 ± 0,02 pc) |
Magnitude absolutua (MV) | 2.65/13.04 |
Beste izendapenak | |
Datubase erreferentziak | |
SIMBAD | data |
Procyon (Alfa Canis Minoris / α CMi / 10 Canis Minoris) Canis Minor konstelazioko izarrik distiratsuena da (itxurazko magnitudea: +0,50); gaueko zeruko zortzigarren izarrik distiratsuena da.
Izar bitarra da: izar nagusiak (Procyon A) lagun nano zuri bat du (Procyon B). Eguzki-sistematik gertuen dagoen izarretako bat da: 11,41 argi-urtera dago.
Procyon izena grekotik dator (προκύον, Prokyōn), eta "zakurraren aurretik" esan nahi du, zeren Sirius (α Canis Majoris) izarraren aurretik agertzen baita zeruan (hori, dena den, Lurreko iparraldeko latitudeetan baino ez da gertatzen)[1].