Pseudomonas aeruginosa | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Pseudomonadati |
Filuma | Pseudomonadota |
Klasea | Gammaproteobacteria |
Ordena | Pseudomonadales |
Familia | Pseudomonadaceae |
Generoa | Pseudomonas |
Espeziea | Pseudomonas aeruginosa (Schröter 1872) Migula 1900
|
Datu orokorrak | |
Ostalaria | Tomate |
Gram tindaketa | bakterio gram-negatibo |
Pseudomonas aeruginosa bakterio Gram negatiboa da, Pseudomonas generoko giza patogenorik garrantzitsuena. Bazilo itxura du eta mugikorra da.
Saprofito moduan bizi da lurrean zein uretan. Hala ere, mikrobio oportunista da, gaixo immunogutxituengan infekzio larriak eragiten dituena.
Mugikorra da, eta flagelo polar baten bidez higitzen da inguru likidoetan. Aerobioa da.
Elikagai-eskakizun sinpleak ditu eta konposatu organiko ugari erabili ahal ditu karbono eta energia-iturri gisa.
Bakterio honek bi pigmentu ekoizten ditu: pigmentu urdina (piozianina) eta pigmentu berdea (pioberdina). Piozianina toxikoa da beste bakterioentzat. Bakterio antzemateko, laborategian pigmentuen ekoizpena areagotzen duten hazkuntza-inguru bereziak erabiltzen dira ("King A" eta "King B" ezagunenak izanik).