Pubertaro

Pubertaro
Deskribapena
MotaGiza gorputzaren garapena
Identifikatzaileak
MeSHD011627

Pubertaroa, hasierako pubertaroa edo pubertaro goiztiarra nerabezaroaren lehen aldia da. Emakumeen kasuan pubertaroa 8 eta 10 urteen artean hasten da. Gizonezkoen kasuan, berriz, 12-14 urteen artean. Gainera, 13-14 urteen artean amaitzen da emakumeen kasuan[1][2], eta gizonezkoen kasuan, aldiz, 15-16 urteen artean. Pubertaroan zehar aldaketa fisikoak gertatzen dira. Prozesu horretan, haurraren gorputzak ugalketa sexualaren gaitasuna bereganatzen du, nerabe bihurtuz.

Pubertaro berantiarra gertatzen dela esan dezakegu nesken kasuan 13 urte betetzerako bularrak hazi ez badira, edo 16 urte betetzerako hilekorik izan ez badute. Mutilen kasuan, aldiz, 14 urteren inguruan barrabilen hazkunderi egon ez bada, edo ile pubikorik agertu ez bada 15 urte betetzerakoan esan dezakegu pubertaroa atzeratu dela.

Haurren hazkuntza fisiko esanguratsua gertatzen da pubertaroaren hasieran, eta garapen maximoa izaten du amaieran. Izan ere, pubertaroaren aurretik haur emeen eta arren arteko desberdintasun nabariena genitaleetan aurki dezakegu.[3] Horrela, bada, pubertaroan zehar bereizketa nabariagoa egiten da arren eta emeen artean, tamainari, formari, konposizioari eta zenbait sistemen funtzioen garapenari dagokienez. Zentzu hertsian, pubertaro terminoak sexu-heltzean gertatzen diren gorputz-aldaketei egiten die erreferentzia, eta ez  horrek dakartzan aldaketa psikosozial eta kulturalei.

Bestalde, nerabezaroa haurtzaroaren eta helduaroaren arteko trantsizio psikologiko eta soziala da. Nerabezaroak pubertaroaren zati handi bat hartzen du bere baitan, baina haren mugak ez daude pubertaroarenak bezainbeste zehaztuta eta lehen aipatutako ezaugarri psikosozialak eta kulturalak jorratzen ditu.

  1. (Gaztelaniaz) Shaffer, David Reed; Kipp, Katherine. (2007-06-29). Psicología Del Desarrollo: Infancia Y Adolescencia. CENGAGE Learning ISBN 978-970-686-779-7. (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  2. «Pubertad» medlineplus.gov (Noiz kontsultatua: 2023-11-02).
  3. Marshall, William A.; Tanner, JM (1986). «Cap. 8: Pubertad». En Falkner F, Tanner JM, eds., ed. Crecimiento humano: tratado comprensivo (2ª ed. edición). Nueva York: Plenum Press. pp. 171-209. ISBN 0-306-41952-1.

Pubertaro

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne