Queen | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Londres |
Musika mota | Rock progresibo, Glam rock, hard rock, rock, art rock, pop rock, traditional heavy metal (en) eta heavy metal |
Urteak | 1970 |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Elektra Records Capitol Records EMI Records Hollywood Records (en) Parlophone (en) Island Records EMI |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
queenonline.com | |
|
Queen, 1970ko hamarkadan sortutako britainiar rock taldea da. Freddie Mercury abeslaria, Brian May gitarjolea, Roger Taylor baterijolea eta John Deacon baxu jotzaileaz osatuta dago. Gaur egun, Mercury (1991an zendua) eta Deacon (1997an erretiratua) ez daude taldean, baina May-ek eta Taylor-ek “Queen” izenpean jarraitzen dute, beraz taldea aktibo dagoela esaten da.
Taldeak arrakasta handia izan zuen Erresuma Batuan, Sheer Heart Attack (1974) eta A Night at the Opera (1975) bezalako albumekin. Azken honek atentzioa deitu zuen Bohemian Rhapsody senzilloagatik gehienbat, eta horrelaxe goratu zen taldea. Estatu Batuetan arrakasta ere izan zuten 70 hamarkadaren amaieran.
Arlo artistikoan, taldearen dibertsitate musikalak, konponketa eta armoniak dira azpimarragarriak. Queen eragin handiko taldetzat hartzen da hard rock-a eta heavy metalaren garapenean, glam rock-a, rock progresiboa, folk-a, blues-a eta pop-aren ezaugarri batzuk gehituta. Historiako lehen taldeetako bat izan zen kontzertuetan argiteria elementu konplexuak erabiltzeagatik.
Hamabost estudio album kaleratu dituzte, zazpi zuzenean eta hainbat bilketa beraien ezagunenekin.