Resident Evil, 2002ko Paul W. S. Anderson ingeles zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako beldurrezko ekintza film bat da. Capcom japoniar konpainiaren izenburu berdineko bideo-joko sailean oinarritua dago. Milla Jovovich, Michelle Rodriguez, Eric Mabius, James Purefoy, Martin Crewes eta Colin Salmon aktoreek antzeztu zuten.
Honako jarraipenak izan ditu: Resident Evil: Apocalypse (2004), Resident Evil: Extinction (2007), Resident Evil: Afterlife (2010), Resident Evil: Retribution (2012) eta Resident Evil: The Final Chapter (2016).