|
Rexurdimento (euskaraz "berpiztea" edo "pizkundea") XIX. mendean eta Galizian garatutako kultur-mugimenduaren izena da, literaturaren arlokoa eta galizieraren ingurukoa bereziki, Erromantizismoak eta aurre-nazionalismo galiziarrak bultzatutakoa. Rexurdimentoak Kataluiniako Renaixençarekin eta Euskal Pizkundearekin parekotasunak ditu, garai beretsuan sortu eta garatu baitziren, antzeko testuinguruan.
Rosalia de Castro izan zen garai hartako idazlerik azpimarragarriena, 1863an argitaratutako "Cantares Gallegos" lanak hastapena markatu zuelarik. Castelao poeta eta politikaria Rexurdimentoko azken aldean nabarmendu zen.
Espainiako Gerra Zibilak garai honen amaiera ekarri zuen, Katalunian eta Euskal Herrian gertatu bezala.