Riisitunturi Parke Nazionala | |
---|---|
II. maila: parke nazional | |
Datu orokorrak | |
Mota | parke nazional |
Azalera | 77 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 66°14′N 28°30′E / 66.23°N 28.5°E |
Honen parte da | Lappi |
Estatu burujabe | Finlandia |
Regional State Administrative Agency | Regional State Administrative Agency for Lapland |
Finlandiako eskualdeak | Lappi |
Finlandiako udalerriak | Posio |
Riisitunturi Parke Nazionala (finlandieraz, Riisitunturin kansallispuisto; ipar samieraz, Riisitunturi álbmotmeahcci) Finlandia iparraldeko Lappi eskualdean dagoen parke nazional bat da. Koillismaa izeneko eskualde muinotsu eta basotsu batean dago, Posio udalerri lappitarraren hegoaldean. Nahiz eta Kitkajärvi aintzirak ez dauden babestutako eremuaren barruan, parke nazionaletik aintzira erraldoi eta ospetsu hauetara doazen ibilbide asko daude [1].
1982. urtean sortu zuten bertako baso eta inguruak babesteko eta 77 km²-ko azalera dauka. Bisitari gutxien jasotzen dituen Finlandiako parke nazionaletako bat da, natura basatiaren erdian dagoenez bertara iristea nahiko zaila delako. Oulanka Parke Nazionaletik eta Korouoma Natura Erreserbatik gertu dago.