Rinjani mendia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.726 m |
Prominentzia | 3.726 m |
Mota | Geruza-sumendi eta mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 8°25′00″S 116°28′00″E / 8.4167°S 116.4667°E |
Kokapena | Mount Rinjani National Park (en) |
Estatu burujabe | Indonesia |
Indonesiaren banaketa administratiboa | Mendebaldeko Nusa Tenggara |
Erregentzia | East Lombok |
Babestutako-eremua | Mount Rinjani National Park (en) |
Leku geografikoa | Lombok |
Rinjani edo Gunung Rinjani sumendi aktiboa da Indonesian, Lombok uhartean. Administratiboki, mendia Lombok Iparraldeko eskualdean dago, Mendebaldeko Nusatenggara probintzian. 3.726 metroko altitudea du, eta, ondorioz, Indonesiako bigarren sumendi altuena da.[1] Sumendiaren tontorrean 6 km bider 8,5 km-ko galdara bat dago, Segara Anak kraterraren lakuak partzialki betetzen duena. Lakua itsasoaren mailatik 2.000 metrora dago gutxi gorabehera, eta 200 metroko sakonera du; galdarak ere ur termalak ditu.