Robert Morley | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Semley (en) , 1908ko maiatzaren 26a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua (1908 - 1927) Erresuma Batua (1927 - 1992) |
Heriotza | Reading, 1992ko ekainaren 3a (84 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Royal Academy of Dramatic Art 1928) : antzezpen Elizabeth College (en) Wellington College (en) (1921 - 1924) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | |
|
Robert Adolph Wilton Morley (1908ko maiatzaren 26a, Semley, Wiltshire – 1992ko ekainaren 3an, Reading, Berkshire) ingeles aktore bat izan zen. Arte dramatikoko ikasketak egin ondoren, 1927an egin zuen bere lehen agerraldia antzerki batean. Entzute handia lortu zuen Pygmalion obraren bertsio batekin (Londres, 1937), eta Oscar Wilderen biografia-lan baten antzezpenarekin (Broadway, 1938); azken hori, geroago, 1960an, kameren aurrean interpretatu zuen berriro. Zineman, berriz, Marie-Antoniette (1938) filmean Luis XVI.a Frantziakoaren papera eginez hasi zen. Haren ondoren, Hollywooden eta Britainia Handian ibili zen aktore-lanetan. Ondorengo filmetan parte hartu zuen: George Cukoren Edward, My Son (1949), Carol Reeden An Outcast of the Islands (1951), John Hustonen The African Queen (1951) eta Beat the Devil (1954), Richard Thorperen Quentin Durward (1955). Beste film askotan ere lan egin zuen: Around the World in Eighty Days (1956), The Sheriff of Factured(1958), Topkapi (1964), Genghis Khan (1965), Those Magnificent Men in their Flying Machines (1965), The Loved One (1965), Cromwell (1970), The Blue Bird (1976), The Human Factor (1979), High Road to China (1982). Aktore izateaz gainera, 1953an Curtain Up filma zuzendu zuen , eta hainbat antzerki-lan eta bere bizitzako oroitzapenei buruzko liburuak ere idatzi zituen.