Robert Charles Venturi (Philadelphia, 1925eko ekainaren 25a – ibidem, 2018ko irailaren 18a) arkitekto estatubatuar post-modernista izan zen.
Hasieran Eero Saarinen eta gero Louis Kahn arkitektoentzat lan egin zuen John Rauch-ekin agentzia ireki zuen arte. Pennsylvaniako Unibertsitateko kide zela emazte izango zuen Denise Scott Brown arkitekto eta hirigilea ezagutu zuen, 1967 agentziarekin bat egin zuena. Rauch-ek agentzia utzi eta gero 1989an, oraingo izena hartu zuen: Venturi, Scott Brown and Associates, Inc.
Robert Venturik Pritzker Saria irabazi zuen 1991 urtean.
Venturi oso kritiko izan zen arkitektura moderno ortodoxoaren proiektu funtzional eta garbiegiekin. Bere ideien manifestua Konplexutasuna eta Kontradikzioa Arkitekturan (1966) liburuan laburbiltzen da. Hala ere, ezagunagoa egin zen Las Vegas-etik Ikasten (1972-1977) lan bilduma atera zuenean, Las Vegas-eko (AEB) strip edo zerrenda (kale nagusia) eta bertako kasino-hotelak aztertu zituenean. Bertan, eraikinak sailkatzeko "hangar apaindua"ren teoria azaltzen du (decorated shed), "ahate eraikina"ri kontrajarriz.