Saxofoi | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Zurezko haize instrumentu, single clarinets with conical bore (en) eta single-reed instrument (en) |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 422.212-71 |
Honen izena darama | Adolphe Sax |
Hedadura | |
Jotzailea | saxofoi-jotzaile |
Asmatzailea | Adolphe Sax |
Asmakuntza-data | 1840 |
Saxofoia zurezko haize instrumentu konikoa da. Instrumentuaren gorputza kobre eta zink aleazio aldagarriz egina da. Horretan, metal edo ebonitazko pieza bat ahotzat kokatzen da, kanabera bakarra eusten duena, klarinetearen moduan
Adolphe Sax musika-tresnagile belgikarrak patentatu zuen 1846an eta bere izena eman. Metalezko instrumentuen indarra eta zurezkoen ezaugarri akustikoak lortu nahi zuen. Ez dago argi nondik etorri zitzaion instrumentu hau sortzeko ideia, baina uste zabalduenaren arabera, zuen klarinetean oinarrituta, metalezko instrumentuen indarra eta zurrezkoen ezaugarri akustikoak zituen musika-tresna bat egiten hasi zen, "metalezko klarinete" baten antzeko zerbait. Hala ere, sonoritate handiagoa eta metalikoagoa lortu nahian, eta hainbat proba eta lanketa handia egin ondoren, musika-tresna berri bat sortu zuela ohartu zen: saxofoia. Hasieran, armadaren joaldiak egiteko maiz erabili zen, jazz munduan arrakasta izugarri lortu baino lehen. Gerora herri-musikan eta big band-etan ere asko erabili da.
Zortzi tamainatakoak daude, afinazioaren arabera: sopraninoa fa edo mi bemolean, sopranoa do edo si bemolean, kontraltoa edo altua fa edo mi bemolean, tenorea do edo si bemolean, baritonoa fa edo mi bemolean, baxua do edo si bemolean eta kontrabaxua eta subkontrabaxua do edo si bemolean. Instrumentu transpositorea da.
Soinua argi eta distiratsua edota iluna eta leuna izan daiteke.