Six Nations Championship | |
Kirola | Errugbia |
---|---|
Sorrera urtea | 1883 |
Partehartzaileak | Eskozia Frantzia Gales Ingalaterra Irlanda Italia |
Aurtengoa | 2024ko txapelketa |
Palmaresa | |
Ingalaterra | 29 Txapelketa |
Gales | 28 Txapelketa |
Frantzia | 18 Txapelketa |
Irlanda | 16 Txapelketa |
Eskozia | 15 Txapelketa |
Italia | 0 Txapelketa |
Beste sari batzuk | |
Slam Nagusia | |
Koroa Hirukoitza | |
Kalkuta Kopa | |
Zurezko koilara | |
Webgunea | |
Sei Nazioen Txapelketako webgunea |
Sei Nazioen Txapelketa Europako errugbi txapelketarik ezagunena da. Urtero jokatzen da otsaila eta martxoan, eta Ipar Hemisferioko talde nazionalik onenek hartzen dute parte.
1883 urtean izan zuen lehen ekitaldia. 1940tik 1999 arte, Bost Nazioen Txapelketa izena izan zuen,[1] Britainiar uharteetako lau taldeez gain, Frantziak ere parte hartzen baitzuen. 2000 urtean Italia gehitu zitzaien eta geroztik sei naziok jokatzen dute txapelketa: Ingalaterrak, Eskoziak, Irlandak, Galesek, Frantziak eta Italiak[2]. Irlandako selekzioan Ipar eta Hegoaldeko jokalariek batera jokatzen dute, horregatik, taldearen ikurra lau probintzia bateratuen bandera da.
Gizonezkoen Sei Nazioen Txapelketaz gain, emakumezkoen eta gazteen (20 urtez azpitik) txapelketak ere daude, geroago sortu zirenak. Emakumezkoen artean Espainiak jokatu zituen lehen ekitaldiak baina 2007tik aurrera Italiak haren tokia hartu zuen.