Selena Quintanilla-Peréz —Selena izenaz ezaguna— (Lake Jackson, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1971ko apirilaren 16a – Corpus Christi, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1995eko martxoaren 31) mexikar jatorriko estatubatuar abeslari bat izan zen, Tejano musikako erregina deitua. Billboard aldizkariak «1990eko hamarkadako artista latino gorena» eta «hamarkadan gehien saldu duen artista latinoa» izendatu zuen. Selena hil eta bi astera, 1995eko apirilaren 12an, Texasko orduko gobernadore George W. Bushek haren urtebetetzea «Selenaren eguna» izendatu zuen Texasen.