Sevillako bizargina | |
---|---|
Jatorria | |
Sorrera-urtea | 1816 |
Argitaratze-data | 1815 |
Estreinaldi-data | 1816ko otsailaren 20a |
Izenburua | Il barbiere di Siviglia |
Jatorrizko herrialdea | Italia |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Opera bufoa eta opera |
Hizkuntza | italiera |
Zatiak | 2 ekitaldi |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Oinarritua | The Barber of Seville (en) |
Libretista | Cesare Sterbini |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Gioacchino Rossini |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Sevilla |
ikusi
| |
|
Sevillako bizargina[1][2] (italieraz: Il barbiere di Siviglia) bi ataletan banatutako opera bufoa da, Gioachino Rossinik idatzitakoa, Cesare Sterbiniren libretoaren gainean, Pierre-Augustin de Beaumarchais frantziarraren izen bereko komedian oinarrituta. Egile berarena da Figaroren ezteiak, Wolfgang Amadeus Mozartek azken honi buruz ere opera bat idatzi zuelarik. Aurretik ere, gai bereko lanak idatzi ziren, Giovanni Paisiello eta Nicolas Isouardenak kasu. Paisielloren opera, denbora batez, Rossinik idatzitakoari gailendu zitzaion arren, bakarrik azken honek jasan izan zuen denboraren igaroa, eta, gaur egun, oraindik, operatako lan garrantzitsuenetako bat da. Argentina Antzokian estreinatu zen, Erroman, 1816ko otsailak 20an.
Geltrude Righetti Giorgi kontraltoa, Rosinaren papera egin zuen lehena izan zen, eta Almaviva kondearena, berriz, Rossinik berak, Manuel del Pópulo Vicente García tenore espainiar handiari eman zion.
Rossinik oso denbora laburrean idatzi zuen, operaren kontratua, estreinatu baino bi hilabete lehenago soilik sinatu baiten. Handik urte askotara, Rossinik, hamahiru egunetan amaitu zuela zioen. Baina litekeena da Figaroren gaiari jada buelta asko eman izana, opera idazten hasi zenerako.
Opera honen obertura, sarri, kontzertuko lan bezala jotzen da. Bere izaera alai, barregarri eta umoretsuak, publikoa, psikologikoki prestatzen du, opera gertatzen den girorako. Rossinik berak, oberturako musika hau, lehenagoko bi operen obertura bezala erabili zuela ezagutzen da. Baina, betirako, opera honekin lotua geratu da, bere maisu lanetako bat. Obertura, Antonio Lopez de Santa Annaren garaian, Mexikoko Armadako gerra bandaren martxa bezala ere erabili zen. Largo al factotum aria ere oso ezaguna da, Figarok kantatutakoa, eta honek, bere buruari, operan zehar ematen dion garrantzia adierazten duena.