Sexu ugalketa

Animaliengan sexuak espermatozoide eta obulu baten elkartzea suposatzen du.

Sexu ugalketa geneen elkartze eta nahastean oinarritzen den prozesua da. Prozesu honetan askotan ar eta eme motak (edo sexuak) sortu dira. Ugalketa sexuala gameto izeneko zelula berezien elkartzeaz gertatzen da. Ugalketa mota honetan bi gurasoen ezaugarri genetikoak batzen dira. Gameto hauek forma eta funtzioetan berdinak izan daitezke (isogametoak) baina gehienetan sexu bakoitzak bereziak diren heterogametoak sortzen ditu: arraren gametoak txikiak dira, mugitu ahal dira eta distantzia luzeetara euren informazio genetikoa garraiatzeko gaitasuna dute; emeen gametoak, aldiz, luzeak dira, ez dira mugitzen eta organismo berriaren garapenerako elikagaiak dituzte. Organismo baten sexua sortzen dituen gametoen arabera ezagutzen dira: arrek ar-gametoak sortzen dituzte (espermatozoideak) eta emeek eme-gametoak (obuluak); izaki batek biak aldi bereak sortzeko gaitasuna badu hermafrodita izena ematen zaio. Askotan izakiak kanpotik ere ezberdintasunak ditu ar edo emea den arabera, bai forman bai eta tamainan ere. Honi dimorfismo sexual deritzo.

Bakterioetan ere ematen da geneen birkonbinaketa eta sexu biologikoan bada ere hau ere sexua da.[1] Bakterioetan sexua ez da zertan eman behar genero ezberdinen artean, ez eta espezie berdinaren barruan. Bakterioek gaitasuna dute inguruan duten informazio genetikoa jaso eta euren DNAn txertatzeko. Honela bakterioetan sexua transformazio, transdukzio eta konjugazio bitartez eman daiteke. Teoria endosinbiotikoaren arabera eukariotoen sorreran ere hipersexu izeneko prozesua eman zen; bertan prokarioto ezberdinen informazio genetikoa betirako batu zen.[2]

  1. MARGULIS, L; SAGAN, D; What is sex?. 1997. Simon and Shuster, ISBN 0-684-82691-7
  2. Margulis, Lynn eta Dorion Sagan, Microcosmos: Four Billion Years of Evolution from Our Microbial Ancestors, 1987, HarperCollins, ISBN 0-04-570015-X

Sexu ugalketa

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne