Seymour Martin Lipset (Harlem, New York, 1922ko martxoaren 18a – Arlington, Virginia, AEB, 2006ko abenduaren 31) estatubatuar soziologo politikoa izan zen. Lanik oparoenak soziologia politikoaren alorrean egin zituen, baina baita ere beste eremu batzuetan, esaterako, sindikatuen antolakuntza, gizarte estratifikazioa, iritzi publikoa, eta bizitza intelektualaren soziologia. Demokraziaren inguruan ere luze idatzi zuen ikuspuntu konparatzailetik. Gaztetan sozialista izanagatik, Lipset eskuin aldera egin zuen zahartu ahala eta neokontserbadoreen artean, lehenetakoa izan zen.
Hil zenean, 2006an, The Guardian egunkariak esan zuen bera izan zela "Demokraziaren eta amerikar salbuespenaren teoriko nagusia"; The New York Timesek bera zela "amerikar apartekotasunaren lehen soziologoa, politologoa eta teoriko zorrotza"; Washington Postek, azkenik, esan zuen Lipset zela "joan den mende erdian eragin handien izan zuen gizarte zientzialarietako bat".[1]