Si♭ maior | |
---|---|
Musika | |
Tonalitate erlatiboa | Sol menor |
Tonalitate paraleloa | Si bemol minor |
Notak | |
si♭, do, re, mi♭, fa, sol, la, si♭ |
Si bemol maiorra (Europako notazioan Si♭M ere bai, eta B♭ notazio amerikarrean) musikan eskala maiorreko tonalitateetako bat da, si♭ notatik abiatuta; eskala maiorra horrela dago osatuta: si♭, do, re, mi♭, fa, sol eta la. Bere gako-armadurak bi bemol ditu, si eta mi bemol. Haren minor erlatiboa sol minor tonalitatea da, eta tonalitate homonimoa si bemol minorra da.
Si bemol maiorra tonalitate erosoa da haize-instrumentu gehienentzat, bereziki tonalitate horretan daudenentzat, hala nola, klarinetea, tronpeta eta saxofoia.
Haydnen 98. sinfonia tonalitate honetan idatzi zen lehen sinfonia izan zen, eta Haydnek tronpetak eta tinbalak sartu zituen. Hala ere, lehenago, Michael Haydn anaiak si bemol maiorrezko sinfonia bat idatzi zuen, 36. zenbakikoa. Bestalde, Mozarten pianorako hogeita bost kontzertuetatik bost si bemol maiorrean idatzita daude.