Sievert | |
---|---|
Neurtzen du | dosi baliokidea |
SI sistemarako konbertsioa | 1 Sv |
Honen izena darama | Rolf Sievert |
Ikurra | Sv, Зв, Sv eta Sv |
Sievert-a (Sv ikurra) Nazioarteko Unitate Sistemako unitate deribatu bat da. Materia biziak xurgatutako erradiazio dosia neurtzen du, izan ditzakeen eragin biologikoen arabera eraldatua. Sv 1 joule bat kilogramoko da. Erradiazio ionizatzaileen efektu estokastikoak neurtzen dira unitate honekin. Izena erradiazio dosien neurketan eta erradiazioaren ondorio biologikoen ikerketan egindako lanagatik ospe handia izan zuen Rolf Sievert suediar fisikariaren gorazarrean jarrita dago.
Gray, edo xurgatutako dosi unitatearekiko duen ezberdintasuna erradiazioek eragiten duten min biologikoa kontuan hartzen duela da. X izpi eta gamma izpiekin eta elektroien erradiazio elektromagnetikoetan Sv 1 = Gy 1 da, baina beste erradazio batzuetan faktore bat erabiltzen da: alfa izpietan 20 eta neutroietan 1etik 20rako zenbaki bat.