Sifoi U forma duen hodi alderanztua da, alde bat bestea baino luzeagoa duena, eta maila edo garaiera desberdinetan dauden ontzietako isurkariak batetik bestera pasatzeko erabiltzen dena. Sifoiak funtzionatzea nahi bada aurrez hodia isurkariz bete behar izaten da.
Ur karbonikoa presioan duen beira lodiko botila ere bada; palanka bat duen metalezko txapel batez estalia izaten da, eta palanka hori zapaltzean hodi batetik isurkaria ateratzen da.