Sinaloako Kartela (gaztelaniaz: Cártel de Sinaloa edo CDS) drogen trafikoko talde kriminala da. Taldeari Guzmán-Loera erakundea edo Pazifikoko Kartela ere deitzen zaio.
Mexikoko Kalifornia Beherea, Durango, Sonora eta Chihuahua estatuetan aritzen da batik bat eta Urrezko Triangeluarekin lotzen da (Sinaloa, Durango eta Chihuahua estatuak), non opioa eta marihuana ugari sorteen baita.
AEBetan Sinaloako Kartela munduko droga trafikatzaile boteretsuentzat jo dute, eta, AEBetako Fiskaltza Nagusiaren arabera, Sinaloako Kartelak ia 200 tona kokaina inportatu eta banatu zituen AEBetan 1990etik 2008ra bitartean.