Sintoismo

Izanami-no-Mikoto eta Izanagi-no-Mikotok Lurra sortzen.

Sintoismoa (japonieraz: 神道 Shintō?) [1] edo kami-no-michi (Jainkoen bidea) budismoa sartu aurretik Japonian nagusi ziren sinesteen eta praktika erlijiosoen multzoa da. Sintoismoak egungo eta antzinako Japonia lotzen ditu[2]. «Xinto» hitzak kanji bi lotzen ditu: shin (神) Kami (izpiritu edo jainko esan nahi duena) eta tō (道) do (ikasketa esan nahi duena).

Ohitura horiek, lehendabizikoz, VII. eta VIII. mendeetako Kojiki eta Nihon Shoki kontaketetan jaso zituzten, orduko folklore, historia eta mitologiarekin batera. Egungo jarraitzaileek ohikune eta jantzi berak erabiltzen dituzte, Nara eta Heian aroetan ezarri zutenez.

Sintoismoa erlijio animista da; jainkoak Kami izadiko indarren irudiak dira: «Amaterasu» jainkosa (Eguzkia), «Susanoo» (Ekaitza), «Tsukiyomi» (Ilargia), etab. Maila desberdineko Kami anitz dira, izadiko gauzak (zuhaitzak, animaliak, mendiak) eta arbasoak ere halakotzat hartuak baitira.

Apaiz sintoistak.
  1. Elhuyar Hiztegia eta Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2003]
  2. Nelson, John. (1996). A Year in the Life of a Shinto Shrine. 7-8 or..

Sintoismo

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne