Slippery When Wet | ||||
---|---|---|---|---|
Bon Jovi taldearen estudioko albuma | ||||
Argitaratze data | 1986ko abuztuaren 18 | |||
Musika mota | Hard Rock, Glam Metal, Heavy metal | |||
Iraupena | 43:42 | |||
Diskoetxea | Mercury Records | |||
Ekoizpena | Bruce Fairbairn | |||
Bon Jovi taldearen kronologia | ||||
|
Slippery When Wet (euskaraz:bustita dagoenean irristatu) Bon Jovi talde estatubatuarraren hirugarren musika albuma da, laurogeigarren hamarkadako disko onenetakoa kontsideratzen dena. Bertako abesti ezagunenak You Give Love a Bad Name eta Livin’ on a Prayer dira, azken hau, VH1 telebista katearen arabera hamarkada horretako abesti onena izanik.
Diskoa Billboarden lehen postuan egon zen zortzi astez[1]. Gaur egun arte Estatu Batuetan 12 milioi ale baino gehiago eta munduan 32 milioi aletik gora saldu dira disko honetatik.
Hasiera batean Jon Bon Jovik ez zuen Livin’ on a Prayer albumean sartu nahi, ez zitzaion bertan sartzeko nahikoa ona iruditzen baina Richie Samborak hainbat aldaketa egin zizkion abestiari, hala nola, abestiaren hasierako Tak Box-a. Erritmo berria asko gustatu zitzaion Joni eta azkenean, diskoan sartu zuten taldearen kanta ezagunena bilakatuz. Abesti honen hasierako bertsioa 100,000,000 Bon Jovi Fans Can't Be Wrong-en dago. Taldeak 2000. urtean atera zuen Crush albumeko It’s My Life abestian Livin’ on a Prayer-en aipua egiten da.