Socket bat sare-zerbitzuak erabiltzeko komunikazio-puntu bat da. Bi prozesuen arteko datuen komunikazio-kanalaren abstrakzio bat dela esan daiteke.
Era orokorragoan, Socketak sarea erabiltzen duten aplikazio informatikoek TCP/IP sare-zerbitzuak eskuratzeko duten interfaze bat (edo API) dira. Interfaze hori Unix BSD sistema eragilerako sortu zuten, eta gaur egun erabilpen orokorreko beste sistema eragile guztietarako ere inplementatu egin da.