Software-errore

Ezagutzen den lehenengo "bug" informatikoari buruzko legendaren jatorriaren argazkia.

Software-akats bat edo zorri bat (software bug ingelesez ), ordenagailu edo konputagailu-programen (softwarea) sorreraren prozesuan hutsegite edo akats baten emaitza da. Hutsegite hori softwarearen bizitzaren zikloaren edozein etapetan agertu ahal da, nabarienak garapen eta programazioaren etapan ematen diren arren. Erroreak softwarearen sorreraren edozein etapatan gertatu ahal dira.

1947.an, Mark Iiren sortzaileek ordenagailu batean gertatutako lehen errorearen berri eman zuten, intsektu batek eragindakoa. Mark Ii, 1944an eraikitako ASCC MARK I-ren ondorengo ordenagailua, hutsegite bat jasan zuen errele elektromagnetiko batean. Errele hori ikertu zenean, errelea irekita gera zedila eragin zuen sits bat aurkitu zen .

Grace Murray Hopper, Fisikan lizentziaduna eta matematikari gailena, Mark Iian programatzaile gisa lan egin zuena, intsektua bitakoran itsatsi zuen zinta itsasgarriaz (irudia) eta arazoaren kausa deskribatzeko "zomorro" hitza erabili zuen..

Gertakari hau "bug" (zomorro) ingelesezko terminoaren erabileraren iturburu bezala okerki ezaguna da, aparatu edo sistema batean arazo bat adierazteko.[1][2] Egia esan, Thomas Alva Edisonek "bug" erabilia zuen dagoeneko interferentziekin eta funtzionamendu okerrarekin erlazionatutako zenbait oharretan. Gracek lehen aldiz informatikarekin lotu zuen, kasu honetan, egiazko intsektu batekin erlazionatua. Dena den, XX. mendeko 50.ko hamarkadan, Gracek "debug" terminoa ere erabili zuen programazioa-kodeetan erroreen arazketaz mintzatzean.

softwarearen programazio-erroreen detekzioan eta ezabaketan laguntzen duten programei araztaile (debugger) izena ematen zaie.

  1. bug
  2. Ordenagailu baten barrura hegan egin zuen sitsa eta «bug informatikoa»ren iturburuak | Microsiervos ( Hiri-kondairak)

Software-errore

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne