Soka-dantza Euskal Herriko dantza herrikoia da. Dantzarien taldea binaka edo banaka lerrokatzen dira dantzan zehar, eskuz edo eskuan eramaten den zapi batez loturik dantzaldian zehar, aurreskua eta beste dantza-osagaiak izan ditzakeena. Non dantzatzen den aldaera asko dituen dantza da, hala nola ingurutxo, inguruko, esku-dantza, ttun-ttun, gizon-dantza. Bereziki herriko jaietan dantzatzen da.
Dantzariek eskuak elkarri emanda giza-katea osatu eta zirkulu irekian egiten diren mugimendu koreografikoek osatutako dantza identifikatzen dugu soka-dantza izenarekin. Egitura koreografiko hau izendatzeko hainbat modu erabili izan dira eta erabiltzen dira gaur egun ere: aurreskua, esku-dantza, gizon-dantza, dantza-soka, kapela-dantza, e.a.[1]
Telmo Esnal zinema-zuzendariaren Dantza filmean eszena batzuetan ikus daiteke dantza hau.[2][3]