Spellbound (euskaraz Liluratua) 1945ko Alfred Hitchcock ingeles zinema zuzendariaren misteriozko thriller filma bat da. David O. Selznick ekoizleak ekoiztu zuen. 1927ko Hilary Saint George Saunders eta Francis Beeding idazleen The House of Dr. Edwardes (Edwardes Doktorearen Etxea) eleberriaren egokitzapena da. Ingrid Bergman, Gregory Peck, Michael Chekhov, Leo G. Carroll eta Rhonda Fleming aktoreek antzeztu zuten.
Filmaren unerik ospetsuena ospitaleko doktoreek ustezko Edwardes doktorearen (Gregory Peck) ametsak analizatzen saiatzen diren eszena onirikoa da, hura girotzeko dekoratuak Salvador Dalí kataluniar artistak diseinatu zituen, Hitchcock haren mireslea baitzen.
Oscar Sarietarako sei izendapen jaso eta bat irabazi zuen: Jatorrizko soinu banda onenaren Oscar Saria (Miklós Rózsa).
Filma honetan ere, Hitchcockek bere ohiko agerpen laburra burutu zuen, hain zuzen ere, 37. minutu inguruan Empire State hoteleko igoigailutik biolin kaxa bat eramaten eta zigarro bat erretzen ateratzen denean.