Staphylococcus aureus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Bacillati |
Filuma | Bacillota |
Klasea | Bacilli |
Ordena | Caryophanales |
Familia | Staphylococcaceae |
Generoa | Staphylococcus |
Espeziea | Staphylococcus aureus Rosenbach 1884
|
Datu orokorrak | |
Gaixotasuna | Bekatxoa |
Gram tindaketa | Grampositibo |
Staphylococcus aureus Firmicutes filumean eta Staphylococcus genero barruan sailkatzen den bakterio bat da, gizakiengan arnas aparatuko eta larruazaleko gaixotasunak sortzen dituena. Ez da beti patogenoa, baina sinusitisa edo elikagaien kutsadura sortzen du maiz. Mundu osoan zehar antibiotikoei erresistentzia ari dira garatzen, eta honek arazo handiak sortzen ditu medikuntzan.
Staphylococcus aureus Alexander Ogston sendagile eskoziarrak identifikatu zuen estreinakoz 1880an, gaixo baten zornea aztertuz.