Stuart Sutcliffe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Edinburgo eta Simpson Memorial Maternity Hospital (en) , 1940ko ekainaren 23a |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Heriotza | Hanburgo, 1962ko apirilaren 10a (21 urte) |
Hobiratze lekua | St Michael's Church, Huyton (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: garuneko odoljarioa |
Familia | |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Liverpool College of Art (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | baxu-jotzailea, margolaria, rock musician (en) eta musikaria |
Kidetza | The Beatles The Beat Brothers |
Genero artistikoa | pop musika |
Musika instrumentua | baxua |
stuartsutcliffeart.com | |
Stuart Fergusson Victor Sutcliffe (Edinburgh (Eskozia), 1940ko ekainaren 23a - Hanburgo (Alemania), 1962ko apirilaren 10a) margolari, poeta eta The Beatles bandako hasierako baxu eta pianojolea izan zen. John Lennonen lagun mina, honen bidez sartu zen taldean 1959an. Liverpooleko Art Collegen ikasi zuen eta, 19 urterekin, talentu handiko margolari ikaslea zela kontsideratu zuten han.
Sutcliffe eta Lennonen gauza izan omen zen Beetles izena (kakalardoak) eta asko miresten zuten Buddy Hollyren, The Crickets taldetik (kirkilak) bururatu omen zitzaien[1]. Izen hori erabili zuen bandak Lennonek The Beatles deitu zion arte, garaiko belaunaldiak erabili ohi zuen beat eta beetles artean hitz jokoa egiten zuelarik. Sutcliffe bandako hasierako kide izan zenez (boskotea zen), Bostgarren Beatlea deitu izan zaio. Hala ere, banda utzi eta Astrid emaztearekin geratu zen, artista plastiko bidean.