Sukaldaritza elikagaiak aukeratu, prestatu eta kozinatzeko teknika eta praktika kulturalen multzoa da. Hain zuzen, sukaldaritza kultura bakoitzaren adierazgarri nabarmena den jarduera da. Horren ondorioz, herrialde bakoitzaren sukaldaritza oso ezberdina izan daiteke beste herrialdeekiko, kultura, kokalekua eta ohituren eraginez.