Telenobela edo folletoi (gaztelaniaz eta portugesez: telenovela; gaztelaniaz telenoˈβela eta portugesez ˌtɛɫɛnuˈvɛɫɐ edo ˌtɛlenoˈvɛla) Latinoamerikan sortutako telesail dramatikoen generoa da, Europako, Asiako eta mundu osoko beste hainbat telebista katetan arrakastatsua dena. Hitza tele (televisión edo televisão, eusk: "Telebista", hitzen laburdura) eta novela (eusk: "eleberri") bildura da. Quebeceko téléromanen antzekoak, anglosaxoizko soap opera ez bezala, normalean ez dute denboraldi bat baino gehiago.[1]
Sentimenduzko edukia da nagusi, azpijokoz, amarruz eta nahasketaz beterik.[2]