The Birds (euskaraz Txoriak) 1963ko Alfred Hitchcock zinema zuzendariaren suspensezko filma da, Daphne du Maurier idazlearen The Birds istorioan oinarritua; bertan, Rod Taylor, Tippi Hedren, Jessica Tandy, Suzanne Pleshette eta Veronica Cartwright aktoreek antzeztu zuten.
Kaliforniako Bodega Bay udalerrian filmatu zen.
1963ko Canneseko Zinemaldian lehiatu zen, eta Efektu berezi onenen Oscar Sarirako ere izendatua izan zen.