The Cotton Club 1984ko Francis Ford Coppola estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma da. James Haskins idazlearen izenburu bereko The Cotton Club eleberrian oinarrituta dago, 1920ko hamarkadan New York hirian ospetsu zen Cotton Club tabernan girotua. Richard Gere, Gregory Hines, Diane Lane eta Lonette McKee aktoreek antzeztu zuten.
Bi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen: Zuzendaritza artistiko onenaren Oscar Saria (Richard Sylbert eta George Gaines) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Barry Malkin eta Robert Q. Lovett).