The Last Picture Show (euskaraz: «Azken Film Ikuskizuna») 1971ko Peter Bogdanovich estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako film dramatikoa da. 1966ko Larry McMurtry idazlearen izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Timothy Bottoms, Jeff Bridges, Cybill Shepherd, Eileen Brennan, Ellen Burstyn, Ben Johnson, Cloris Leachman eta Randy Quaid aktoreek antzeztu zuten.
Oscar Sarietarako zortzi izendapen jaso zituen, bi irabaziz: Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Ben Johnson) eta Taldeko emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Cloris Leachman).