The Magnificent Seven (euskaraz Zazpi apartak) 1960ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariaren westerna da, Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendariaren Zazpi Samuraiak filmean oinarritua. Soinu banda Elmer Bernstein musikagileak ondu zuen. Yul Brynner, Eli Wallach, Steve McQueen, Horst Buchholz, Charles Bronson, Robert Vaughn, James Coburn eta Brad Dexter aktoreek antzeztu zuten.
Hiru jarraipen izan zituen: Return of the Seven (1966), Guns of the Magnificent Seven (1969) eta The Magnificent Seven Ride (1972), nahiz eta hiruretako bakar batek ere ez izan jatorrizko filmak izan zuen bezainbesteko arrakasta. 1998-2000 bitartean filma horretan oinarritutako The Magnificent Seven telesaila ere telebistaz aireratu zen, bai eta 2016ko izenburu bereko berregokitzapen filma ere.