Arkitekturan, tinpano frontoi bateko ataburuaren eta alboetako bi erlaitzen artean dagoen gunea da, triangelu edo zirkuluerdi formakoa, askotan eskulturaz apaindua izaten dena.[1]
Antzinako Egipton jada K.a. III. mendearen erdian erabiltzen zuten. Handik greziar, kristau eta islamiar arkitekturetara hedatu zen.[2]