Tonalitate tonika izeneko nota nagusi baten inguruan musika lan bat egituratzeko sistema. Oro har, erdigune den tonu nagusi batera aldizka itzultzen den mendebaleko eta mendebalekoa ez den edozein musikak tonalitatean hartzen du oinarria. Zehatzago, 1650-1900. urteetan mendebaleko musika gehienean nagusitu zen nota, akorde eta tonuen arteko harreman sistema. Batzuetan, tonalitate maior edo minor deitzen zaio sistema honi, doinuak eta akordeak egin ahal izateko maior edo minor eskalako notak erabiltzen dituelako (hots, eskala diatonikoak bost tonu oso eta bi tonuerdi dituztenak), eta nota laguntzaileak edo kromatikoak. Tonu bereko noten edo akordeen artean harreman sendo eta ahulak daude tonikari eta tonika horren gainean egindako akordeari dagokienez. Tonu harremanetan oinarritzen den sistema honek tentsioak sor ditzake edo erabaki daiteke tonikatik aldendu edo tonikara hurbidu ahala.
Tonuaren nolakotasun berezia, edo tonu jakin batean idatzita dagoen musika zati batena.