Tormesko itsumutila | |
---|---|
Liburuaren azala. | |
Datuak | |
Idazlea | ezezaguna (1554) |
Argitaratze-data | 1554 |
Generoa | Eleberri pikareskoa |
Jatorrizko izenburua | La vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades |
Hizkuntza | Gaztelania |
Herrialdea | Espainia |
Euskaraz | |
Izenburua | Tormesko itsumutila |
Itzultzailea | Nikolas Ormaetxea |
Argitaratze-data | 1929 |
Tormesko itsumutila (jatorrizkoan El Lazarillo de Tormes edo berez La vida de Lazarillo de Tormes y de sus fortunas y adversidades) egile ezezaguneko[1] gaztelaniazko eleberria da, edizio ezagunik zaharrena 1554koa duena. Eleberri pikareskoaren adibide bikaina da. Salamancako ume baten bizitza kontatzen du egileak lehenengo pertsonan, haurtzarotik ezkontza arte. Inkisizioak debekatua izan zuen hainbat hamarkadaz.
Juan Bautista Brasategiren zuzendaritzapean, Lotura Films enpresak 2012an marrazki-bizidunetako film luze bat egin zuten ETB eta Canal Sur telebisten laguntzarekin.[2] 2014an zinemetarako ere egokitu zuten.[3] Orixek egindako itzulpena erabili zuten euskarazko bertsioan.[4]