Toti Martinez de Lezea | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Esperanza Martínez de Lezea García |
Jaiotza | Gasteiz, 1949ko apirilaren 9a (75 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Bizilekua | Larrabetzu (860) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara frantsesa ingelesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta itzultzailea |
Kidetza | Vitor |
Izengoitia(k) | Toti Martínez de Lezea |
Toti Martinez de Lezea (Gasteiz, Araba, 1949ko apirilaren 9a) gaztelaniaz zein euskaraz idazten duen arabar idazle eta itzultzailea da. Ingelesetiko, frantsesetiko eta alemanetiko itzulpengintzako ikasketak egin zituen. Telebistako gidoilaria eta aktorea ere bada, eta Kukubiltxo antzerki taldearen sortzaileetako bat. Larrabetzun (Bizkaia) bizi da.
Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du Euskal Herrian. Haur literatura ere egin izan du. ETBrentzat haur eta gazteentzako saioetarako gidoiak idatzi ditu, euskaraz, baita saioak zuzendu ere.