Transexualitate

Trans bandera, transgenero harrotasunaren bandera moduan ezaguna da. Ikur honek pertsona trans-en harrotasuna, eskubide askatasuna eta aniztasuna ikusaraztea du helburu. Bandera hau 1999. urtean sortu zen, Monica Helms, emakume transaren eskutik.[1]

Transexualitatea pertsona batek jaiotzerakoan esleitu zaion sexu eta bere genero identitatearen artean desadostasuna sortzen duen egoera da. Haien burua, bizitzak ezarritako sexuaren kontrako bezala ikusten dituzten pertsonak dira eta gehienetan haien ongizaterako sexu aldaketa prozesu batetik pasa behar dira. Beraz, pertsona transexual batek jaiotzerakoan genitalak begiratu ondoren sexu okerra suposatu zitzaien pertsonen egoera da. Hots, bulbarekin jaiotako gizonak eta zakilarekin jaiotako emakumeak.[2] Pertsona baten sexua jaiotzerakoan esleitu zitzaionarekin bat ez datorrela adierazteko erabiltzen den kontzeptua da.[2]

  1. (Gaztelaniaz) «Bandera trans: todo lo que necesita saber sobre ella» Conozcamos Todas Las Banderas Que Hay En El Mundo 2018-04-11 (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).
  2. a b «Transexualitateari buruzko terminologia» Naizen (Noiz kontsultatua: 2019-02-23).

Transexualitate

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne