Koroa hirukoitza Triple Crown | |
---|---|
Sorrera | 1883 |
Taldeak | Ingalaterra (26) Gales (22) Irlanda (13) Eskozia (10) |
Txapelduna | Irlanda (2023) |
Triple Crown (euskaraz: Koroa Hirukoitza; irlanderaz: An Choróin Triarach; galeseraz: Y Goron Driphlyg) urtero Sei Nazioen Torneoan jokoan jartzen den saria da. Home Nations taldeak (Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Irlanda) dira irabazteko hautagaiak eta gainerako hiruren aurkako partida guztiak irabazten dituenak jasotzen du.
Ez da urtero banatzen, selekzio hauen arteko partida guztietan garaipena lortzea zaila baita. Bestetik Koroa Hirukoitza eskuratzeak ez du esan nahi Sei Nazioen Txapelketa irabaziko denik, Frantzia eta Italia ere txapelketa irabazteko hautagaiak baitira.