Triton (mitologia) | |
---|---|
Greziar mitologia | |
Ezaugarriak | |
Jatorrizko izena | Τρίτων |
Sexua | gizonezkoa |
Familia | |
Aita | Poseidon |
Ama | Salazia eta Anfitrite |
Bikotekidea(k) | Hekate eta Tritonis (en) |
Seme-alabak | Pallas (en) , Triteia (en) , Crataeis (en) eta Calliste (en) |
Anai-arrebak | Benthesikyme (en) eta Rodo |
Triton (antzinako grezieraz: Τρίτων Tritōn) Antzinako Greziako mitologiako pertsonaia da, itsasoaren jainkoa, Hesiodo poetaren arabera Poseidonen eta Anfitriteren semea.
Feniziar jatorrikoa bide zen, eta jainko zuhur, eskuzabal eta beldurgarria zen aldi berean. Poseidonekin eta Anfitritekin bizi zen itsasoaren hondoko urrezko jauregi batean, Tripolitaniatik hurbil. Itsas barraskilo bat zuen, eta jotzen zuenean munduko bazter guztietatik entzuten zen haren hotsa. Giza gorputzez eta arrain isatsaz irudikatzen da.