Trukakortasun

eragiketa bitarra
Eragiketa bat bitarra da baldin eta soilik baldin betetzen bada eta bakoitzeko. Irudi honetan ikusten den bezala, ez dio axola eragingaiak zein ordenatan sartzen diren, aterako den emaitza baliokidea izango baita.

Matematika arloan, eragiketa bitar bat trukakorra izan daiteke, eragingaien ordena aldatzeak eragiketaren emaitzan eraginik ez badauka. Horri trukakortasuna edo propietate trukakorra esaten zaio. Eragiketa bitar askoren oinarrizko propietatea da, eta froga matematiko asko horren menpe daude.

Propietate hau batuketekin eta biderketekin erabil daiteke, baina ez kenketekin eta zatiketekin. Trukakorrak ez diren eragiketei "eragiketa ez-trukakorrak" esaten zaie. Trukakortasunaren propietatea lehenagotik erabilia izan zen arren, 19. mendea arte ez zen izendatu, matematika garai hartan hasi baitzen formalizatzen.[1][2] Propietate hau erlazio bitarretan aplikatzeari simetria deritzo. Esate baterako, berdintza simetrikoa da, bi adierazpen matematikok balio bera itzultzen dutelako, euren hurrenkerari begiratu gabe.[3]

  1. (Ingelesez) Cabillón and Miller, Commutative and Distributive
  2. (Ingelesez) Flood, Raymond; Rice, Adrian; Wilson, Robin, eds. (2011). Mathematics in Victorian Britain. Oxford University Press. p. 4.
  3. (Ingelesez) Weisstein, Eric W. "Symmetric Relation". MathWorld.

Trukakortasun

Dodaje.pl - Ogłoszenia lokalne