Turbellaria | |
---|---|
40 Ma-0 Ma[1] | |
![]() | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Azpierreinua | Bilateria |
Filuma | Platyhelminthes |
Klasea | Turbellaria Ehrenberg, 1831
|
Turbellaria Platyhelminthes filumaren azpi-banaketa tradizionaletako bat da, eta parasitoak esklusiboki ez diren talde guztiak barnebiltzen ditu. Eskuarki planaria izena ematen zaie[2]. Talde parafiletikoa da[3]. 4.500 bat espezie ezagutzen dira, milimetro 1etik 600era tamainan. Handienak zapalak eta hosto-formakoak dira, ez baitute arnas aparatu edo zirkulazio-aparaturik, eta metabolitoak difusioz zabaltzen dira gorputzean zehar. Txikienetako asko, berriz, hodi-itxurakoak dira. Sabelaldea zilioz estalia izaten dute, eta horien bitartez mugitzen dira, epidermisetik isurtzen duten mukiaren gainean lerratuz. Digestio-aparatua, espezie gehienek atze samarrean duten aho moduko zulo batez eta heste-itxurako hodi batez osatua dute; ugaltzeko eraz, hermafroditak dira; arrautza bidez ugaltzen dira, baina zatiketa hutsez ere ugal daitezke batzuk[4]. Gehienak predatzaileak dira. Itsasoan, erreka eta ibaietan edo lurzoru hezeetan bizi daitezke.