Turin I.a, Tolkienen legendariumean eta Eraztunen Jauna bere eleberri ospetsuko eranskinetan, Gondorreko seigarren Seneskal Erregeordea izan zen. Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2165ean jaioa, Hurin I.aren semea da. Bere izena, sindarinez, "Garailea" bezala itzul daiteke.
Turin I.a, Zaintzapeko Bakea deritzon garaian gobernatu zuen bosgarren seneskala izan zen. Bere aitaren oinordeko bihurtu zen Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2244an eta Gondor, 34 urtez gobernatu zuen. 2278an hil zen.
Turin, Hurinen hirugarren semea zen, eta kasu bitxi bat da Gondorren historian, bi aldiz ezkondu baitzen, eta, bigarrenarekin, eta jada oso aguretua, seme bat izan zuen, Hador Gondorrekoa, bere oinordekoa izan zena.
Aurrekoa Hurin I.a |
Gondorreko Seneskal Erregeordea Eguzkiaren Hirugarren Aroko 2244tik 2278 arte |
Ondorengoa Hador Gondorrekoa |