Txernivtsiko oblasta Чернівецька область Regiunea Cernăuţi | |
---|---|
Ukrainako oblasta | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Ukraina |
Hiriburua | Txernivtsi |
Geografia | |
Azalera | 8097 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 904823 biztanle (2008) |
Dentsitatea | 111,7 bizt/km² |
Bestelako informazioa | |
Hizkuntza ofiziala(k) | Ukrainera |
www.oda.cv.ua/ |
Txernivtsiko oblasta (ukraineraz: Чернівецька область, translit. Chernivets’ka oblast’, errumanieraz: Regiunea Cernăuţi) Ukrainako hego-mendebaldeko oblasta da. Mendebalde eta iparraldean Ivano-Frankivskeko oblastarekin du muga, iparraldean Ternopil eta Khmelnytskyko oblastekin, ekialdean Vinnytsiako oblastarekin, hego-ekialdean Moldaviarekin eta hegoaldean Errumaniarekin. Bukovina herrialde historikoaren zati da. 8.097 km²ko azalera du eta 2008an 904.823 biztanle zituen[1].
Paisaian Karpato mendiak eta Dniester eta Prut ibaien artean dauden basoak nabarmentzen dira. Hamaika raionek eta bi hiri subordinatuk antolatzen dute oblasta. 2001eko erroldaren arabera, biztanleen %7 5 ukrainarrak dira jatorriz, % 12,5 errumaniarrak, % 7,3 moldaviarrak eta % 4,1 errusiarrak. Banaketa hori bera dute oblast honetako hizkuntzek.